Metroaren lanetan hildako langilearen heriotza salatu dute sindikatuek
Hainbat sindikatuk metroaren lanetan egindako elkarretaratzea.LAB Donostiako Metroaren igarobidearen lanetako langile bat hil zen asteartean, tunelean lan batzuk egiten ari zirela, makina bat irauli eta langilea harrapatuta. Horren aurrean, sindikatuek hainbat elkarretaratze egin zituzten hirian, langilearen heriotza salatzeko, gertakaria ikertu dezatela eskatzeko eta prekaritatearekin amaitzeko aldarrikatzeko.
Hain zuzen ere, LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuak elkarrekin mobilizatu ziren, Londres hotelaren atzealdeko metroaren lanetan. ELA, bestalde, Errondo inguruko lanetan elkarretaratu zen, eta inguru berean mobilizatu zen, bere aldetik, CCOO sindikatua.

