Paella lehiaketa eta jana Amara Berriko sanjoanetan, larunbataz gozatzeko
Amara Berriko sanjoanetako paella lehiaketa.Beñat Parra San Joan bezperaren bueltan antolatzen ditu urtero Ikasbide kultur elkarteak Amara Berriko sanjoanak, eta, hain zuzen ere, asteburu honetan ari dira ospatzen jaien asteburu indartsua.
Larunbat goiz osoan zehar, eguraldia lagun, giro ederra egon da auzoko kaleetan, eta, ohiko legez, paella lehiaketa arrakastatsua egin dute Probestu plazan. Eta, noski, baita paella jana ere, are arrakastatsuagoa.
Jarraian, irudi bilduma ikus dezakezue:

