Lucas Capalbo joko antolatzailea da Askatuak Gipuzkoaren lehen fitxaketa
Lucas Capalbo saskibaloi jokalari uruguaitarra. Askatuak Gipuzkoak, Gipuzkoa Basket eta Askatuak taldeen klub bateratuak, 2026-2027ko denboraldiko lehen fitxaketa iragarri du: Lucas Capalbo joko antolatzaile uruguaitarra. Denboraldi baterako sinatu du Donostiako saskibaloi taldearekin.
Capalbo Leonen (Espainia) jaio zen arren, Uruguaiko selekzioarekin jokatzen du. 26 urte ditu eta pasa den sasoian Palma taldean aritu zen. Gainera, denboraldi ona egin zuen, partidako batez beste 10,5 puntu eta 4,3 asistentzia lortuta —Lehen FEB mailako hamar jokalari onenen artean kokatu zen asistentzien alorrean—. Bestalde, datozen asteetan Uruguaiko selekzioarekin ariko da FIBAk antolaturiko txapelketetan.
“Capalborekin, taldeak zuzendaritza, talentua eta lidergoa batzen ditu, denboraldi berriari begira joko antolatzailearen postua indartzeko”, azaldu du klubak.

