Gladys Enea izango da anfitrioi, udako ingurumen zinema zikloaren 13. edizioan
Gaur aurkeztu dute ingurumen zinema zikloaren 13. edizioa.Donostiako Udala Cristina Enea Fundazioaren aire zabaleko zinema zikloa uztailaren 3an abiatuko da. Aurten, ekimena bere hastapenetara itzuliko da eta proiekzio guztiak Gladys Enean egingo dituzte. Erabaki horren arrazoia, gune hori herritarrei ireki zitzaieneko lehen mendeurrena ospatzea da. Hori dela eta, ingurumen gaiekin lotura izateaz gain, filmek keinu bat egingo diete 1926. urteari edo parkeei.
Azken bost urteetan zikloak bere jarduera eremua beste auzo batzuetara zabaldu bazuen ere, edizio honetan Gladys Enea izango da protagonista bakarra. Iñigo Garciak, Donostiako Udaleko Ingurumen zinegotziak, azpimarratu du ziklo honek indartu egiten duela “ondare naturalaren, hiri bizitzaren eta bizikidetzaren arteko lotura”, eta gaineratu du ingurumen kultura “hurbilekoa eta integratzailea” izan daitekeela.
Eskainiko diren hiru proiekzioak doakoak izango dira, sarrera librearekin lekua bete arte, eta beti 22:30ean hasiko dira. Programazioak adin guztietarako hiru izenburu biltzen ditu: ekainaren 3an, Cariño, he encogido a los niños (Joe Johnston, 1989); uztailaren 10ean, El maquinista de la general (Buster Keaton, Clyde Bruckman, 1926) eta uztailaren 17an, Belle Époque (Fernando Trueba, 1992).

