Emakume bat hil da Ondarretan, bart gauean
Ondarretako hondartza. Udalak jakinarazi du bart 23:30ak inguru emakume bat hil dela Ondarretan, bainua hartzen ari zela. Lagunek ikusi dute ur gainean flotatzen, eta beraiek eman dute abisua. Kasua, Ertzaintzaren eskuetan dago eta gertatutako ikertzen ari da.
Bigarren hildakoa da azken hilabete honetako tartean.

