Kale egoeran zegoen pertsona bat hil da Donostian
Donostian kale egoeran zeuden lau pertsona hil dira azarotik hona.
Bergara kalea, artxiboko irudi batean.Irutxuloko Hitza Kale egoeran zegoen 23 urteko pertsona bat hil da zen asteazkenean Donostian, udalak baieztatu duenez. Udaleko iturrien arabera, Erdialdeko Bergara kalean aurkitu zuten hilda, asteartetik asteazkenerako gauean, 04:00ak aldera. Ertzaintza kasua ikertzen ari da.
Gogoratu behar da Donostian kale egoeran zeuden lau pertsona hil direla gutxienez azarotik hona: azaro eta abendu artean bi hil ziren eta otsailean beste bat. Azken zenbaketen arabera, 500 bat pertsona daude kale egoeran Donostian. Udaleko iturriek azaldu zutenez, Bergara kalean hil den pertsona identifikatuta zuten.

