LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunarekin bat egin du udalak
Ekainaren 28aren harira, udalak Easo inguruan jarritako bandera.Donostiako Udala LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna izango da igandean (hilak 28), eta, horren harira, erakunde adierazpena onartu du Donostiako Udalbatzak aho batez, alderdi politiko guztien babesarekin. Adierazpen osoa hemen irakur dezakezue. Bestalde, gogoratu behar da Ehgamek, Gipuzkoako Trans Asanbladak eta Donostiako Asanblada Transbollomarikak manifestaziora deitu dutela iganderako, 12:00etan, Bulebarretik abiatuta.
“Udalak berretsi egiten du sexu orientazioaren, identitatearen eta genero adierazpenaren erabateko berdintasunerako, duintasunerako eta garapen askerako eskubidearen defentsarekin duen konpromisoa”, nabarmendu du Donostiako Udalak.
Adierazpena ostiral goizean irakurri dute, udaletxeko eskaileretan jarri duten “ortzadarraren koloredun alfonbra handiaren gainean”. Bestalde, igandean, udaletxeko balkoi nagusiak kolore anitzeko bandera izango du egun osoan zehar eta Kursaal Jauregia LGBTIAQ+ kolektiboaren koloreekin argiztatuko dute.
Horrez gan, Easo kalean dagoen kolektiboari babesa emateko kartela berritu du udalak, irudi berri batekin. Ospakizunean Dbusek eta Donostia Kulturak ere parte hartuko dute, udalak azaldu duenez: “Hiriko autobusek kolore anitzeko bandera duten kartelak erakutsiko dituzte, eta udal liburutegiek, berriz, sexu eta genero aniztasunari buruzko argitalpenak eskainiko dituzte, eduki horiek herritarrei hurbiltzeko”.

