Maria Molinak Realean jarraituko du
Maria Molina Realeko kamisetarekin, Zubietan.Reala Realak atzeko lerroa sendotu du Maria Molinaren kontratua 2027ra arte luzatuta. Kataluniarrak taldeko jokalari garrantzitsua bihurtu da, “bere fidagarritasunari, izaera lehiakorrari eta defentsako lerrotik jokoa ulertzeko moduari esker”. Erdiko atzelari segurua da, eta sendotasuna ematen du atzean, dueluetan irakurketa ona du eta nortasuna erakusten du taldeari baloiaren irteeran laguntzeko.
Klubak nabarmendu duenez, bere berritzeak segurtasuna zelaian eta konpromisoa zelaitik kanpo transmititzen dituen futbolari baten jarraipenaren aldeko apustua dakar: “Eguneroko lanean, Molinak profesionaltasun handia, lanerako jarrera etengabea eta lehiaketaren eskakizunei erantzuteko prest dagoen mentalitatea erakutsi ditu”. Azken hilabeteak min hartuta pasatu ditu, baina pixkanaka osatzen ari dela jakinarazi du Realak.

