Donostiako Emakumeen 16. Triatloia, iruditan
Larunbatean jokatutako probak parte hartze "errekorra" izan du. Aitor Erkizia Donostiako Emakumeen 16. Triatloia egin zuten larunbatean; Donostiako Atletikok antolatzen du urtero proba hori emakumeek kirolean parte hartzea sustatzeko, eta izaera irisgarri eta jai girokoa du. Parte hartzaileek 300 metroko igeriketa, zortzi kilometroko txirrindularitza eta bi kilometroko oinezko lasterketa osatu behar izan zituzten.
Gainera, IRUTXULOKO HITZA babesle izan da aurten, lehenengoz; harpidedunen artean dortsala zozkatu da, eta hedabideak 300 papereko poltsa eman dizkio kirol elkarteari, larunbatean dortsalak banatu ahal izateko. Keinu xumea da, baina guretzat esanahi handikoa: Donostiako kirol ekitaldietan presente egotea, euskarari ikusgarritasuna ematea eta hiriko kirol komunitatearekin harremanak sendotzea.
Hemen Aitor Erkiziaren argazkiak:

