Maddi Marquet donostiarrak irabazi du 39. Donostiako Onditz triatloia
Maddi Marquet Onditz triatloia irabazi berritan.Donostiako Atletiko Triatloien asteburua izan da Donostian. Larunbatean, emakumezkoen 16. triatloia jokatu zen, eta atzo, 39. Onditz triatloia. Biak Donostiako Atletikok antolaturikoak dira.
Hain zuzen ere, klubeko Maddi Marquet donostiarrak irabazi zuen emakumezkoen Onditz proba (02:12:47). 2023an bigarren eta 2022an hirugarren izan ostean, azkenean onena izatea lortu zuen. Celia Jurado izan zen bigarren (02:20:16), eta Anna Noguera hirugarren (02:20:48). “Proba hau irabaztea amets bat zen niretzat”, adierazi zuen Marquetek proba irabazi ostean.
Gizonezkoen kategorian, berriz, Luke Willian australiarra izan zen onena (01:53:09), Mikel Arrasate bigarren (01:53:18) eta Joanes Goitisolo hirugarren (01:54:49).
Guztira, 640 kirolarik parte hartu zuten Onditz triatloian, eta 1.500 metro igerian, 38,5 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika egin behar izan zituzten.

