Gaizka Maizak Askatuak Gipuzkoa taldean jarraituko du
Gaizka Maiza Gipuzkoa Basketen partida batean, pasa den sasoian.Askatuak Gipuzkoa Askatuak Gipuzkoa klubak jakinarazi duenez, beste denboraldi baterako luzatu du Gaizka Maiza gipuzkoarraren kontratua. Pasa den sasoian bueltatu zen Donostiara, lehen alditik zazpi urtera, eta jarraitzeko konpromisoa agertu du.
“Lidergoa, esperientzia eta konpromisoa ekarri ditu pista barruan eta kanpoan, aldagelako pieza garrantzitsu eta jokalari gazteenentzat erreferente bihurtuz. Kategoriari buruz duen ezagutzari eta klubarekin duen identifikazioari esker, funtsezko papera bete du taldearen hazkundean”, nabarmendu du klubak.
Ibarrakoak Lehen FEB mailan eskarmentua pilatu zuen, eta Coruñan Sergio Garciaren —egungo Askatuak Gipuzkoaren entrenatzailearen— aginduetara aritu zen, besteak beste.

