Ibilbide eta gogortasun bera izango du 45. Donostiako Klasikoak
Giulio Ciccone 2025eko irabazlea, Bulebarreko helmugan.Sprint Cycling Hilabete baino gutxiago falta da 45. Donostiako Klasikorako. Abuztuaren 1ean, mundu mailako txirrindulariak hirira etorriko dira ohiko ibilbide gogorrari aurre egitera. 221,1 kilometro egin beharko dituzte, eta lasterketak Bulebarrean izango ditu irteera eta helmuga. Partaidetzaren berri aurrerago emango dute antolatzaileek.
Guztira, zazpi mendate gainditu beharko dituzte ziklistek: Kalbario, Azkarate, Urraki, Alkiza, Jaizkibel, Erlaitz eta Murgil –4.150 metrotik gorako desnibela–. Azken biak izan ziren iazko Donostiako Klasikoa erabaki zutenak, eta aurten ere baliteke antzera gertatzea.
Gogoratu behar da pasa den urtean Giulio Ciccone (Lidl-Trek) italiarrak irabazi zuela, erakustaldia eman eta helmugara bakarrik iritsita. Jan Christen suitzarra izan zen bigarren, eta Maxim Van Gils belgikarra hirugarren.


