Omar Lo senegaldarrak bat egin du Askatuak Gipuzkoarekin
Manex Ansorregi azkoitarrak, berriz, Bilbo Basketekin sinatu du datozen bi urterarako, Donostian denboraldi ona egin ostean.
Omar Lo saskibaloi jokalaria Zamorarekin jokaturiko neurketa batean.Zamora Joan-etorrien eguna da Askatuak Gipuzkoarentzat. Omar Lo jokalari senegaldarraren fitxaketa iragarri du klubak, datorren denboraldirako. 29 urte ditu, 2,06 metroko altuera eta hegaleko pibota da.
Azken bi denboraldietan Zamoran jokatu du Jonas Pauksterekin —Askatuak Gipuzkoaren beste fitxaketetako bat da—, eta maila onean aritu da: partidako 8,2 puntu eta 4,3 errebote egin ditu batez beste.
Bestalde, Bilbo Basketek Manex Ansorregi azkoitiarra fitxatu du datozen bi urtetarako. Azken hiru sasoitan Gipuzkoa Basketen aritu da, eta, batez ere, pasa den denboraldian lortu zituen estatistika onenak.

