Ava Seelenfreund estatubatuarrak indartuko du Realaren erasoko jokoa
Ava Seelenfreund jokalaria, Anoetan.Reala Realak emakumezkoen taldearen seigarren fitxaketa iragarri du. Ava Seelenfreund aurrelari estatubatuarrak 2028era arte sinatu du klub txuri-urdinarekin.
Kaliforniakoa (AEB) da eta 25 urte ditu. AEBetako Brown University taldean hasi zuen kirol ibilbidea, eta Europara Portugalgo Torreense taldearen bidez iritsi zen. Hain zuzen ere, portugaldarrekin maila oso onean aritu da, eta hamabi gol egin zituen pasa den sasoian.
Aurrelari indartsua da, ondo mugitzen da eta aurkariaren arean arriskua sortzeko gaitasuna du. Horrela, Realaren erasoko jokoa indartuko du. “Amets bat da hemen egotea”, adierazi du Seelenfreundek.
Klubak fitxaturiko beste bost jokalariak Laura Camino, Ainoa Campo, Ainhoa Marin, Esther Laborde eta Sonya Keefe dira.

