Askatuak Gipuzkoak inoiz izan duen pibot garaienen bikotea osatuko du
Matthew Van Komen estatubatuarra, entrenamendu batean.Elon University Matthew Van Komen pibot estatubatuarra fitxatu du Askatuak Gipuzkoa taldeak 2026-2027ko denboraldirako. 26 urte ditu eta 2,24 metroko altuera. Hain zuzen ere, klubak inoiz izan duen pibot garaienen bikotea osatuko du altuera bera duen Jonas Pauksterekin batera.
NCAAko SunBelt txapelketan aritu berri da Van Komen. Azken denboraldian batez beste 7,8 puntu, 7,6 errebote, 2,6 tapoi eta 15,7 balorazio kreditu lortu zituen.
Guztira, zazpi dira Askatuak Gipuzkoak datorren sasoiari begira fitxatu dituen jokalariak: Lucas Capalbo, Adria Domenech, Jonas Paukste, Brian Vazquez, Omar Lo, Corentin Falcoz eta aipaturiko Matthew Van Komen.

