Pantaila erraldoia jarriko du udalak Espainiaren igandeko partida ikusteko
Pantaila erraldoia, Anoeta estadioaren kanpoaldean, artxiboko irudi batean..Club Pelota 21 Donostia Kirola udal erakundeak pantaila erraldoia jarriko du igandean (hilak 19), Anoetako Kirol Hirian, Izotz Jauregiaren aurrean, gizonezkoen Munduko Futbol Kopako finala ikusteko. Espainiako selekzioak astearte gauean Frantziako selekzioa finalerdietan mendean hartu (0-2) eta berehala jakinarazi du udalak pantaila erraldoia jarriko dutela Donostian.
Igandean Izotz Jauregiaren aurrean jarriko duten pantailak 5×9 metroko tamaina edukiko du. Sarrera doakoa izango da, 19:30etik aurrera gerturatzeko aukera egongo da eta partidaren aurretik DJ batek girotuko du gunea. Donostiako alkate Jon Insaustik aukera irekia utzi zuen atzo, nahiz eta Iñaki Gabarain Kiroletako zinegotziak El Diario Vasco egunkariari baieztatu zion pantaila jartzeko asmoa zuela udalak.
2024ko gizonezkoen Europako Futbol Kopako finalarekin konparatu du Gabarainek —Espainiako selekzioak jokatu eta irabazi zuen hura—, futbolak grina kolektiboa pizten duela adieraziz. Ondoren, gaineratu du, aurten gizonezkoen Realak irabazitako Espainiako Koparekin eta 2024ko Europako Futbol Koparekin jazo bezala, “gau berezia” izango dela igandekoa.

