Gaurko egunez, duela 80 urte, Joseba Elosegik ikurrina zintzilikatu zuen Artzain Onaren katedralean
Xabier Arzalluz (ezkerrean) eta Joseba Elosegi 1977an, EAJren mitin batean.Iñaki Linazasoro Gaurko egunez duela 80 urte, 1946ko uztailaren 18an, Joseba Elosegi gudari donostiarrak (1915-1990) bere ekintza ezagunenetako bat egin zuen, lagun batzuekin batera: ikurrin bat zintzilikatu zuen Artzain Onaren katedraleko puntatik, Francisco Franco diktadoreak eta Espainiako beste jeneral faxista batzuek 1936ko estatu kolpea eman zuenetik hamar urte betetzen ziren egunean. Elosegik sei hilabete pasatu zituen kartzelan ekintza horrengatik.
36ko gerran gudaria izan zen Elosegi, baina 1970ean egin zen bereziki ezagun, Atano pilotalekuan Francoren aurrean bere buruari su emateagatik. Bestalde, 1984ean, Madrilgo Armadaren Museotik Itxarkundiaga batailoiaren ikurrin bat berreskuratu zuen. Horren aurretik, beste hautetsi batzuekin Rotako basean zela, Francoren erretratu bati buelta eman zion.
Franco hil ostean, EAJ alderdiarekin senatari izan zen, baina jeltzaleen banaketarekin, EAn sartu zen. Hedabide honek Elosegiren bizitzaren errepaso zabala egin zuen 2021ean, Ales Elosegi semearen eskutik.

