Lourdes Herrastiren eta Paco Etxeberriaren ibilbidea aitortu du aldundiak
Paco Etxeberria eta Lourdes Herrasti, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekitaldian, aitortza jasotzen.Gipuzkoako Foru Aldundia 90 urte bete berri dira 1936ko estatu kolpe faxistatik, eta urteurreneko oroitzapen ekitaldien testuinguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin de Lourdes Herrasti eta Paco Etxeberria ikerlariei, biak ala biak Donostian errotuak. Ekitaldia ostiralean izan zen (hilak 17), Donostian, Aieteko Jauregian.
Herrasti eta Etxeberria erreferente dira frankismoaren biktimen ikerketan, desagertutako pertsonen hobien lokalizazioan, gorpuzkien berreskurapenean eta identifikazioan, eta, hain zuzen ere, horregatik egin die aitortza aldundiak, “haien ibilbideak ekarpen erabakigarria egin diolako memoria demokratikoaren, egiaren, justiziaren eta erreparazioaren aldeko lanari”.

