Fabrika banderan parte hartzeari uko egin zioten taldeen aurkako prozesura hasi du TKEk
Donostiako XVIII. eta X. Fabrika banderen aurkezpena.TKE Traineru Kluben Elkarteko diziplina epaileak prozedura hasi zuen atzo Fabrika banderan parte ez hartzea erabaki zuten sei kluben kontra. Uztailaren 25ean Kontxako badian jokatzekoa zen estropadan, Donostiarrak eta San Juanek salbu, Euskotren ligako gainerako taldeek izan duten prozeduraren berri, tartean, liderra den hiriko beste taldea: Donostia Arraun Lagunak.
Eguraldi eta itsaso zakarra ikusita, Donostia Arraun Lagunak, Hibaika, Orio, Astillero, Tolosaldea eta Zumaia taldeetako entrenatzaileek parte hartzeari uko egin zioten eta estropada eremua utzi zuten. Beste biak, berriz, epaileen behin betiko erabakiaren zain gelditu ziren. Ordu erdiz itxaron ondoren, TKEk estropada bertan behera utzi zuen.
Diziplina epaileak aztertuko du aipatu taldeen erabakia “arau hauste oso larria” izan ote zen, baita horri buruz egindako adierazpenek TKEri kalte egin dioten ere. Klubek bost egun dituzte helegiteak eta frogak aurkezteko.

