Donostiarrek eklipsea ikusteko planik dute?
Eguzki eklipse bat, 2021ean.Joseba Parron Datorren abuztuaren 12an, Donostiak ia erabateko eklipsea biziko du eta Aste Nagusiarekin bat egingo du. Herritarrek eklipsea ikusteko zein plan duten jakiteko kalera irten gara. Jende anitz mugituko dela aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak, horregatik, behaketa segurua sustatzeko informazio kanpaina bat jarri zuen abian orain dela aste pare bat. Kanpainaren helburu nagusia alferrikako joan-etorriak saihestea eta begien segurtasuna bermatzea da.

