Egiako komisariaren obrak esleitzeko lehiaketa egingo du Eusko Jaurlaritzak
Egiako pasabidea. Artxiboko irudia.Inge Arzensek Ekainean eman zuen aditzera Donostiako Udalak komisaria berria Udaltzaingoarena eta Ertzaintzarena izango dela eta Nestor Basterretxea plazan egongo dela. Orain Eusko Jaurlaritzak komisaria mistoaren lanak esleitzeko leihaketa egingo duela jakinarazi du.
Esan bezala, polizia etxea Nestor Basterretxea plazan egongo da, Tabakalerako sarreraren parean eta Egiako pasabidearen ondoan eta lanek 257.967 euroko aurrekontua izango dute (BEZa barne).

