Tapia eta Leturiak girotu dute abordatzearen ondorena
Joseba Tapia atzoko emanaldian.Asier Gonzalez de San Pedro Kaitik hondartza arteko tartea nolabait osatu ondoren, Flamenkara bueltatu zen Donostiako Piraten atzoko eskaintza. Abordatze arrakastatsua gauzatuta, ospatzeko ordua zen. Eta horretarako, zer hobe musika eta dantza baino? Tapia eta Leturiak erromeria errepertorioa jo zuten eta zabalgunean zeudenek oinak eta gorputza mugitzeko parada izan zuten. Gainera, ezusteko gisa, bertan zen Olaia Inziarte musikari nafarra batu zitzaien kantura tarte batez.
Hamarkadak daramatzate Tapia eta Leturiak plazaz plaza, beren musika txoko guztietara zabaltzen eta belaunaldi ezberdinengana iristea “erronka” dela aitortu zuen Joseba Tapia musikariak IRUTXULOKO HITZAk egindako elkarrizketan. Atzo lortu zutela dirudi.
Jarraian, Asier Gonzalez de San Pedrok emanaldian egindako zenbait argazki:

