Amara Berriko gozoki denda batean sexu erasoak jasandako hamalau neska adingabe identifikatu ditu Ertzaintzak
Itaiak Amara Berriko gozoki dendaren kanpoaldean egindako elkarretaratzea, gizona atxilotu zutenean, uztailean.Itaia Ertzaintzak 22 urteko gizon bat atxilotu zuen ekainean, Amara Berriko gozoki denda batean neska adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita. Dendaren arduraduna zen gizona, eta berau ikertzen dihardu Ertzaintzak ordutik. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, orain arte, “14 biktima posible identifikatu ahal izan dira, guztira”; Ertzaintzaren aurrean deklaratu dute dagoeneko.
Hamalauak emakumeak dira eta 10 eta 18 urte bitartean zituzten ustezko sexu erasoak jasan zituztenean, 2020ra arteko kasuak atzeman dituzte. Segurtasun Sailaren arabera, “ikertutako gertaerak bereziki larriak dira, eta elementu komunak dituzte beren izaerari eta egiteko moduari dagokienez”.
Gizona behin-behineko espetxealdian dago, atxilotu zutenetik. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du berriro, kaltetuak gehiago izan daitezkeelakoan.

