La Cartujara itzuliko da Reala, ligari hasiera emateko
Take Kubo, Realak bukatu berri duen denboraldiaurreko partida batean.Reala Joan den asteburuan jokatzekoa zen Real Madrilen aurkako neurketa hurrengo asteazkenera (hilak 26) atzeratu ostean —Real Madrilen aurka, Santiago Bernabeun—, gaur (hilak 21) abiatuko du 2026-2027ko denboraldiko liga Realeko gizonezkoen taldeak. Sevillako La Cartuja estadioan jokatu dute Rino Matarazzoren mutilek, Betisen aurka, 21:00etan.
Estadio horrekin realzaleek dituzten azken oroitzapenak ederrak dira oso, bertan irabazi baitzuen Realak bere bosgarren Espainiako Kopa, joan den apirilean. Oroitzapenak oroitzapen, ordea, liga ondo hastea dagokio orain talde txuri-urdinari, Betisi irabazita; ligan Realaren aurkari zuzenetako bat izango da talde sevillara, ziur aski.
Klub donostiarrak oraindik ez du fitxaketarik egin denboraldi honetara begira, eta horrek zale askoren urduritasuna piztu du. Hala ere, Matarazzok talde jokalari gehienak ditu eskura gaur gauean Sevillan, beraz, jokalari garrantzitsuenetako gehienak zelairatzea aurreikusten da, nahiz eta Oiartzabal kapitainak, segur aski, aulkian eserita hasiko duen partida.

