Azora gisako funtsen aurrean, udalak «gogor» jokatu behar duela dio Insaustik
Azorak kaltetutako Groseko bizilagun batzuk, udaletxeko prentsa aretoan.EH Bildu Amarako Osasun Iturria kalean, Azora putre funtsak hogei bat etxebizitza huts eta sei etxe turistiko mantentzen dituela salatu du Kaleratzea Stop taldeak. Horren inguruan galdetuta, Jon Insausti alkatea Azorak hirian egiten duenaren kontra agertu da: “Funts hauek badakigu nola aritzen diren, eta ez dituzte bizitzeko hiriak bilatzen, espekulatzeko baizik. Nik ez dut nahi Donostia espekulatzeko hiri bat izatea”.
Horrekin batera, “argi” adierazi nahi izan du Azora, etorkizuna eta Donostia kontzeptuak ez dira bateragarriak, eta udalak “gogor” jokatu behar duela Azora gisako funtsen aurrean. “Udalak jarrera irmoa erakutsi behar du. Bitartean, Kaleratzea Stop taldearekin batera lanean jarraituko dugu, eta Alkatetzatik haiekin dugun harremana indartu behar dugu”, gaineratu du alkateak.
Udaleko datuen arabera, Donostian egun 2.200 etxe huts inguru daude. “Etxe huts horiek denak mobilizatu behar ditugu administrazioan eskura ditugun erremintekin”, adierazi du Insaustik

