«Begirada bateratua da, eta guztion artean eman behar diogu erantzuna etxegabetasunari»
Jon Insausti alkatea, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.Donostiako Udala Irailaren 3an, Donostiako eta inguruetako udalerrietako alkateek bilera egin zuten kale egoeran bizi diren pertsonen inguruan hitz egiteko. Donostiako Udaletxean elkartu ziren Donostia, Astigarraga, Pasaia, Usurbil, Errenteria, Lasarte-Oria, Hernani eta Orioko alkateak.
Bilera “aberasgarria” izan zela aitortu du gaur Jon Insausti alkateak, Tokiko Gobernu Batzorde osteko agerraldian: “Erronka partekatuak ditugu eta erantzun partekatuak emateko prest gaude. Konpromisoa ere partekatua da. Argi dugu gai honi diskrezioz eutsi behar diogula, lanean jarraituko dugu, konpromiso eta baliabide gehiago ekarriko ditu. Behintzat, begirada bateratua da, eta guztion artean eman behar diogula erantzuna etxegabetasunari”.
Horiek horrela, udalerrien artean “diskrezioz” lanean jarraituko dutela gaineratu du. “Zerbait kontatzeko dugunean, adieraziko dugu”, esan du alkateak.

