Bera Berak Mathilde Plotton frantziarra fitxatu du
Mathilde Plotton jokalaria, Paris 92 taldearekin.Paris 92 Min hartuta dauden jokalarien hutsunea betetzeko, Bera Bera eskubaloi taldeak Mathilde Plotton ezker alboko frantziarra fitxatu du. Paris 92 utzita etorriko da Donostiara, Espainiako Eskubaloi Federazioak lizentzia tramitatu bezain laster.
Hain zuzen ere, ezker hegaleko hiru jokalari ditu Bera Berak min hartuta: Ester Somaza, Elke Karsten eta Carmen Arroyo. Hain zuzen ere, hirugarrenaren lesioak eragin du klubak jokalari bat fitxatzeko erabakia.
Plottonek 27 urte ditu eta 1,85 metro neurtzen du. Stella Saint-Maur taldea utzita bat egin zuen Paris 92rekin, 2025-2026ko denboraldian. Guztira, hemeretzi partida jokatu eta 54 gol egin zituen frantziarrekin. Ordea, Bera Berarekin bat egitea erabaki du, minutu gehiago jokatu nahi dituelako, eta Donostiako taldea Europa Ligan ariko delako. Bestalde, aipatzekoa da Plotton Dijonen aritu zela 2024-2025eko denboraldian, eta Europa Liga jokatzeko aukera izan zuen. Dijonekin, 21 partidetan 62 gol egin zituen.
Bera Beraren arabera, Plotton “jaurtitzailea, erdiko defentsan aritzen dena eta penalti jaurtiketan erabakigarria” da. Hain zuzen ere, Paris 92 taldearekin jaurtitako penaltien %90 sartu zituen.

