La Txama taldeak 'Porrusalda' arin-arina prestatu du
La Txama seikote berritua.La Txama Lan berriaren lehen aurrerapena plazaratu du La Txamak: Porrusalda. Osagaiak hainbat dira, baina arin-arin baten erritmoan egosi dute dena. Gainera, seikote berritua aurkezteko hautatu duten errezeta da.
Balaunka diskoetxeak azaldu duen moduan, “errepikatzen diren bertsoen formula horri jarraiki kantatutako koplak gehitzean, porrusalda bihurtzen da, eta hori da, era berean, singlearen izenburua”.
Sei istorio dibertigarri sei kopla desberdin bihurtu dituzte, La Txamako sei kideek bizitako topikoei eta egoerei erreferentzia eginez. Hori guztia, abesti berriaren bideoklipean jaso dute. Borrokinek zuzendu du.

