Realeko belar hockey taldearen txanda da
Txuri Urdineko mutilek eta neskek ere ligari ekingo diote, eta Realeko neskek zein mutilek etxetik kontra partida zailak izango dituzte.
Realaren 2026-2027ko denboraldiko belar hockey taldea, Zubietan.Reala Denboraldiaurreko sentsazio onei jarraipena eman nahi dio Realeko belar hockey taldeak. Etzi abiatuko dute liga, taldean izandako hainbat aldaketen ondoren. Sofia Keenan aurrelaria fitxatu dute, partida asko erabaki ditzakeena, eta bigarren taldetik Anari Madariaga eta Martxa Lertxundi igo dituzte. Joan direnak ere badira, noski: Laura Garate, Maria Fernandez, Lara Pampin, Gianella Palet eta Mariana Pineda. Aldiz, Ivan Lorentek jarraitzen du entrenatzaile gisa, baina Poli Guajardo bigarren entrenatzaileak utzi egin du kluba. Horiek horrela, lehen partida jokatuko dute igandean, Zubietan, Sanse Complutenseren aurka. Aurkari zaila egokitu zaie, baina ezustekoa ematen ahaleginduko dira.
Izotz hockeyan, Txuri Urdineko mutilek eta neskek ere ligako sasoiari hasiera emango diote. Biak etxetik kanpo ariko dira. Gizonezkoen taldeak Bartzelonaren izotz pistan jokatuko du bihar, 21:00etan. Pasa den denboraldiko sentsazio onei jarraipena ematea dagokie, ligaren lehian egoteko. Aldiz, emakumezkoen taldeak Tartaloren kontra jokatuko du etzi, 12:00etan. Beste koxka bat igotzeko taldea dute.
Futbolean, irabazteko unea da emakumezkoen Realarentzat. Askotariko galerek konfiantza ezabatu diote taldeari, eta Gorka Alvarezen gidaritza berriarekin, lehen hiru puntuak behar dituzte aurrera begiratzeko. Horretarako, Badalona hartu beharko dute bihar mendean, 12:00etan. Txuri-urdinek irabazi gabe jarraitzen dute sasoi hasieran, eta dirudiena baino arerio zailago bati egingo diote aurre. Garaipena da behar dutena.
Gizonezkoen Realak, berriz, azken bi porrotak ahazteko neurketa arriskutsua jokatuko du etzi, Valentziaren aurka, Mestalla futbol zelaian (21:00). Galtzea merezi izan ez zuten Atletico Madrilen eta Bournemouthen kontrako neurketak atzean ahaztu beharko dituzte. Hirugarrenez galtzeak nabarmen zailduko luke txuri-urdinen egoera. Dena dela, arerioa ez dabil ondo, ligako azken partida irabazi arren. Giro nahasia dute, eta hori baliatzen ahalegindu beharko da Reala.
PARTIDAK
Belar hockeya
Emakumezkoen ohorezko maila, 1. jardunaldia
- Reala – Sanse Complutense (etzi, igandea, 12:00)
Izotz hockeya
Gizonezkoen lehen maila, 1. jardunaldia
- Bartzelona – Txuri Urdin (bihar, larunbata, 21:00)
Emakumezkoen lehen maila, 1. jardunaldia
- Tartato – Txuri Urdin (etzi, igandea, 12:00)
Futbola
Emakumezkoen lehen maila, 4. jardunaldia
- Badalona – Reala (bihar, larunbata, 12:00)
Gizonezkoen lehen maila, 7. jardunaldia
- Valentzia – Reala (etzi, igandea, 21:00)

