Hamabost egun gehiagoz egongo da 'Goya beltza. Motherwell beltza' erakusketa
'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' erakusketa, San Telmo museoan.STM Maiatzaren 15etik aurrera darama Goya beltza, Motherwell beltza. erakusketak San Telmo Museoan. Bisitarien harrera ona tarteko, museoak erakusketa beste hamabost egunez luzatzea erabaki du, urriaren 13a arte –urriaren 12an museoa itxita egongo da–.
San Telmo Museoak bi erakusketa handi izan ditu udan: Goya beltza, Motherwell beltza. eta Modernitatea marraztu 1864-1968. Lehenak 39.000 bisita inguru jaso ditu eta bigarrenak 30.000tik gora.

