Bihotzarekin ez ezik, buruarekin ere jokatu beharko dute
Realak Heart of Midlothian eskoziarren kontra jokatuko du Europa kopako final-hamaseirenetako joanekoa, Edinburgon (20:00).
Realeko neskak Zubietan, Eskoziara abiatu aurretik.Reala Europan bidea egiteko bigarren aukerari helduko dio Realak, gaurtik aurrera. Txapeldunen Ligako kanporaketa galdu ostean, Europa kopan aurrera egiten ahaleginduko dira. Horretarako, Heart of Midlothian —Hearts gisa ezaguna— gainditu beharko dute, final-hamaseirenetan. Joanekoa gaur jokatuko dute, Edinburgon (20:00).
Txuri-urdinen helburua orain arteko lehiakortasuna berreskuratzea izango da, Zubietako itzulerakoari begira emaitza ona lortzeko —hilaren 30ean izango da, Zubietan—. Aurrez aurre, Hearts talde sendoa izango dute. Spartans menderatu berritan, etxeko faktorea baliatu nahiko dute kanporaketan abantaila lortzeko.

