Ba, hori
Baso bat, erreka batetik ikusita.Joseba Parron San Sebastian Ez dakit, dena da perspektiba kontu bat, ezta? Zure begiak edo nireak.
Ba, hori.
Eta ez gara ados jarriko zuk dena duzulako nik baino argiago, nik dena dut lausoago eta zuk ondo bereizten dituzu mugak, ez dakit, ez daukat argi. Asko mugitzen ari da hau azkenaldian, ezta? Hau, ez dakit nola deitu honi. Soilik dakit mugitzen dela eta zuk eta nik desberdin ikusten dugula, eta dela lausoa, urduria.
Ez dakit nondik ari zaren begira, baina hemen behetik zailak dira kontrasteak, lerro zuzenak, ez ditut desberdintzen koloreak ez dakidalako zerekin nahasten den bakoitza, baina nahiko nituzke, nik ere bai, zure begiak —zentzu guztietan— eta dena (ez) ulertzeko gaitasun hori, mantentzen zaituena hor, argitasunean edo, nolabait, behintzat, nire begietatik begiratuta.
Ez dakit, segun eta nondik begiratzen duzun, ezta?
Ba, hori.

