Realak behar duen garaipena da
Txuri-urdinek Heart of Midlothian eskoziarren aurka jokatuko Europa kopako final-hamaseirenetako itzulerakoa, Zubietan (19:00).
Reala eta Heart of Midlothian taldeen arteko joaneko partida, Eskozian.Reala Golak desorekatuko du balantza, beste behin ere. Realeko neskek Europa kopan aurrera egiteko neurketa erabakigarria jokatuko dute gaur, Zubietan (19:00). Final-hamaseirenetako itzulerakoan, Eskoziako Heart of Midlothian taldea mendean hartu beharko dute final-zortzirenetara sailkatzeko.
Bi taldeek hutsean berdindu zuten joanekoan, nahiz eta txuri-urdinek irabazteko gehiago egin eta aukera oso garbiak izan. Esaterako, luzapenean aldeko penalti bat huts egin zuten. Egia esan, denboraldi hasieran malda gora dabil taldea, eta bada garaia aldapa arintzeko. Horretarako, zorte pixka bat ere behar du Realak.
Atariko prentsa agerraldia eskaini zuten atzo Cecilia Marcos jokalari donostiarrak eta Gorka Alvarez entrenatzaileak. Biek argi adierazi zuten “konfiantzarekin” egin behar diotela aurre itzulerako norgehiagokari. Era berean, golaren garrantzia nabarmendu zuten. Bat gehiago sartzearekin erabakita utziko dute kanporaketa.
Taldeari dagokionez, 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi berritan, Alazne Estensoro atezaina deialdian sartu du entrenatzaileak, eta ikusteko dago minutuak hari emango ote dizkion.

