'Emakumeek Egindako Zinemaz' jardunaldia hamabosgarren aldiz egingo dute
Antzoki Zaharra.Beñat Parra Donostiako Emakumeen Etxeak beste urte batez egingo du Emakumeek Egindako Zinemaz jardunaldia, aurtengoa hamabosgarren aldia da eragileak antolatutakoa eta hilak 19, 20 eta 21ean egingo dute Antzoki Zaharrean.
Anja Breien zuzendari norvegiarrari eskaini diote aurtengo jardunaldia eta honako filmak proiektatuko dituzte: Las esposas (hilaren 19an), El juego serio (hilaren 20an) eta Caza de brujas (hilaren 21ean). Sarrera doakoa izango da eta film guztiak 19:00etan proiektatuko dituzte.

