
Euskararen arnasguneak indartu eta zabaltzeko asmoz, Gipuzkoa arigune egitasmoa garatzen ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Taupa Euskaltzaleen Mugimendua, besteak beste, Añorga arigune proiektuaren bidez.

Kondairak gerora dira kondairak. Momentuan, izua eta ezinegona sortzen dute. Halaxe jaso zituen izaki hainbat beldurgarriren istorio batzuk 'La Voz de Euskadi'-k, joan den mendearen amaieran.

Adin guztientzako egitaraua osatzea lortu dute Martuteneko jaietan. Aurten, lehen aldiz, gazteentzako bazkaria antolatu dute, eta musika eskaintza orekatzeko ahalegin berezia egin dute.

2027ko udal aurrekontu proposamenak SPEISeko inbertsioei «zero euro» esleitzen dizkiela deitoratu dute. Ordea, Donostiako Udalak dio suhiltzaileen sailerako dirua egongo dela, aurkezturikoak «behin-behineko» aurrekontuak direlako.