Zilarrezko Euskadi saria irabazi du 'Kontua eta zikina' komikiak
Eneko Iztueta Azurmendi, 'Kontua eta Zikina' komikiaren egilea.Gorka Correyero Gipuzkoako Liburu Denden Elkarteak gaur jakinarazi ditu Zilarrezko Euskadi sariak, eta hiru donostiarrek jaso dute komiki onenaren aitortza. Hain zuzen ere, Kontua eta zikina. Euskal pop noir bat (Txalaparta) liburua saritu dute, Ibai eta Eneko Iztueta anaiek idatzitakoa eta Aritz Vietesek marrazturikoa. Narratiban, berriz, Maddi Ane Txoperenaren Zaldi bat nobela saritu dute.
“Euskal komikiaren aukerak aberasteko egindako lan bikainagatik” saritu dute Kontua eta zikina. Euskal pop noir bat liburua. “Thriller klasikoaren arau narratibo eta bisualak herrialdearen historiarekin uztartzen ditu”, gaineratu dute.
Sariak urriaren 13an banatuko dituzte, Parte Zaharreko Fermin Kalbeton kaleko Elkar liburu dendan.
IRUTXULOKO HITZAk Eneko Iztueta egileetako bat elkarrizketatu zuen iazko azaroan.

