Uliako auzo elkarteak Basque Culinary Centerren pizzeria ixtea eskatu du
Basque Culinary Centerren GOE eraikina.Beñat Parra Basque Culinary Centerrek Manteoko eraikinean ireki duen Apar jatetxearen jarduna berehala etetea eskatu du Uliako auzo elkarteak. Diru publikoarekin egindako espazioan etekin ekonomikoa lortuko duen eremu pribatua egitea salatu du elkarteak eta, hori salatzeko, eltze eta lapikoekin gertutatuko dira astelehenean, hilak 5, 18:00etan, Manteon soinua egiteko asmoarekin.
Klima aldaketarekin dagoen arazoa jakina izanda, halako paisaiaren aurkako erasoak ulertezinak eta osasunaren zein herritarren aurka egiten dutela nabarmendu du elkarteak ohar bidez.

