Anoetako Topoaren bigarren sarbidea urriaren 8an jarriko da martxan
Euko Jaurlaritzako ordezkariak, Anoetako topo sarbide berriaren atarian.Irekia Topoak Anoetako geltokian duen bigarren ataria urriaren 8an jarriko du martxan, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak jakinarazi duenez. Atari berriak 400 metro koadro ditu, egungoaren 380 metro koadroez gain, eta igogailuak, txartel makinak eta balioztapen makinak izango ditu. Obrak tren zerbitzua eten gabe egin dira. Susana Garcia Chueca sailburuak instalazioak bisitatu ditu, eta azaldu duenez, helburua geltokiaren ahalmena handitzea eta erabiltzaileen joan etorriak hobetzea da.
Oriangoz, bi atariak batera egongo dira zabalik urriaren 12ra arte. Ondoren, zaharra itxi egingo da eraberritzeko lanak hasteko, baina Realaren partidetan eta jende ugari biltzen duten ekitaldietan irekiko da berriro: ekitaldia baino bi ordu lehenago eta amaitu eta bi ordura arte. Anoeta Topoaren bigarren geltokirik erabiliena da, iaz ia hiru milioi erabiltzaile izan baitzituen.
Urriaren 11tik aurrera, partida eta ekitaldi handien amaieran sarbideak norabidearen arabera banatuko dira: Hendaia aldera doazenek atari berria erabili beharko dute; Lasarte-Oriarakoek, atari zaharraren sarrera nagusia; eta Zumaiarakoek, Gasca aldeko sarbidea. Antolaketa hori aurrerantzean ere mantenduko da ekitaldi handietan.
Jarduketak inguruko hiri berroneratzea ere ekarri du, oinezkoentzako espazioa handituta eta trafikoa berrantolatuta. Nasak luzatu, beirazko babesak jarri eta argiztapena eta altzariak berritu dira. Garcia Chuecak adierazi duenez, proiektua Gipuzkoako Topoaren hedapenaren barruan kokatzen da, Altza-Galtzaraborda tartea ireki berritan eta Donostiako erdiguneko igarobidea azaroaren 21ean zabaltzea aurreikusita dagoenean.

