Asier Esparza donostiarra aurkeztuko du PACMAk Espainiako presidente izateko
PACMA alderdi animalistako Asier Esparza donostiarra.PACMA Azaroaren 29an egingo dituzte Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, eta PACMA alderdi animalistak iragarri du Asier Esparza donostiarra izango dela bere presidentegaia. PACMAren aurpegi ezagunenetako bat da Esparza, izan ere, Donostiako alkategaia izan zen 2023ko udal hauteskundeetan eta lehendakarigaia 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan; era berean, 2027ko udaberriko udal hauteskundeetan ere Donostiako alkategaia izango da.
PACMAk azaldu duenez, alderdia bakarrik aurkeztuko da Espainiako Gorteetarako hauteskundeetara, “hautagaitza propio batekin, instituzioetara ahots independente bat eramateko beharra aldarrikatzen duena, animalien eta ingurumenaren defentsarako”. Gaur egun, alderdiak ez dauka ordezkaririk aipaturiko erakunde publikoetan.
Esparza PACMAko Zuzendaritza Batzordeko idazkaria eta Gipuzkoako probintziako koordinatzailea da, 2020tik. 2019tik dago alderdian afiliatuta, eta 2024ko martxoan sartu zen Espainiako Estatuko alderdiaren zuzendaritzan. “Bere ibilbideak antolaketa erantzukizunak eta animalien babesean zuzeneko inplikazioa konbinatzen ditu, aktibista eta boluntario gisa”, nabarmendu du PACMAk.

