Ibon Martinen Ane Cesteroren saga ikus-entzunezkoetara egokitu nahi dute
Ibon Martin idazle donostiarra.Joseba Parron San Sebastian Bixagu Entertainment euskal ekoiztetxeak Ibon Martin idazle donostiarrak idatzitako Ane Cesteroren liburu sagaren eskubideak eskuratu ditu, ikus-entzunezkoetara egokitzeko asmoarekin. Lau dira guztira Ertzaintako ikertzailearen nondik norakoak kontatzen dituzten eleberriak.
Liburuetan Ane Cesterok, bere lankide taldearekin batera, lau ikerketa burutzen ditu –liburu bakoitzeko bat– eta idazleak “paisaiak, memoriak eta kontrasteak intrigaren funtsezko parte bihurtzen ditu”.
Ibon Martinen Bajamar eleberri berriaren argitalpenaren berri jakin eta gutxira eman du Bixagu Entertaimentek eskubide eskuratzearen berri.

