«Nola lortu teknologia burujabetza algoritmoen aro honetan?»
XV. Euskarabildua jardunaldia aurkeztu dute Eli Mejuto eta Eli Pombok.Maddi Viana Euskal Herrian Adimen Artifizial burujabeagoa nola lortu aztertuko du XV. Euskarabildua jardunaldiak. Hilak 27an, asteartea, egingo dute San Telmo Museoan. Aurten, jardunaldia bertatik bertara ikusteko aukera egoteaz gain, streaming bidez ikusi ahal izango da baita ere, Euskarabilduaren webgunean jardunaldia jarraitzeko aukera egongo da eta.
Adimen Artifizialak lantzerako garaian ditugun “azpiegiturak, euskaratik sortutako ereduak eta datuak eta sortzen hasi diren aplikazioak” izango ditu hizpide jardunaldiak. Aurten, gainera, gogoeta bat bota du Euskarabilduak: “Nola lortu teknologia burujabetza algoritmoen aro honetan?”
Antolakuntzatik gogorarazi nahi izan dute, teknologian interesa duen edonor biltzea dutela helburu, ez profil teknikoa edo epezializatua dutenak soilik. Halaber, nahiz eta sarrera doakoa izan, bertaratzeko izen ematea beharrezkoa dela ere gogorarazi dute. Epea irekita dago eta haien webgunean egin daiteke, bertan dago jardunaldiko egitaraua ere.


