Naiz Homesek «etxegabetze prozesurik ez duela hasi» erantzun dio udalari
Zurriolako pasealekuko hiru etxebizitza blokeak, hondartzako arrapalaren parean daude.Naiz Homes Astelehenean iragarri zuen Donostiako Udalak neurri berriak hartuko zituela etxegabetze prozesuen harira. Azora eta Naiz Homes enpresetan jarri zuen fokua udalak, hainbat etxebizitza dituztelako Donostian, haietako asko hutsik. Naiz Homes sustatzaileak udalari erantzun dio enpresaren hastapenetatik udalarekin lan egin duela eta ez duela etxegabetze bat hasteko prozesu judizialik hasi.
Sustatzaileak gaineratu du beti alokairu kontratuak beti errespetatzeko eta “bizilagun bakoitzarekin akordioa lortzeko” asmoa izan duela.
Zurriolako hiru eraikinen inguruan Naiz Homesek adierazi du bere helburua udalak emandako litzentziak esaten duena betetzea dela eta eraikin horiek birgaitzea, hala, Donostiako etxebizitza eskaintza zabaltzeko. Gaineratu du ez duela eraikin horiek eraisteko asmorik eta ia hutsik zeudela erosi zituenean, hamairu etxebizitza salbu. Etxebizitza horiek salmentara bideratuko dituela ere azaldu du, udaletxeak emandako lizentzietan onartuta dagoenez.

