La Cumbre jauregiarentzako udalaren proposamena «laster» aurkeztuko dutela esan du Insaustik
Jon Insausti alkatea, udaletxeko prentsa aretoan.Donostiako Udala EH Bilduk salatu duenez, Aieteko La Cumbre jauregiaren lagapena egin gabe dago Jon Insausti alkatearen eta udal gobernuaren “borondate ezarengatik”. Horren inguruan galdetuta, Insaustik adierazi du ez dela komeni “lokaztea” La Cumbreren inguruko debatea.
Azken hilabeteotan, udala adituekin, Gipuzkoako Aldundiarekin eta Gogora institutuarekin lanean aritu dela esan du. Horrela, proposamen bat osatu dutela aitortu du, eta “laster” aurkeztuko dutela. Zehazki, Giza Eskubideen hurrengo batzordean “mahai gaineratuko” duela ziurtatu du alkateak: “Hori izango da eztabaidatu beharreko proposamen bakarrak, beste inork ez duelako La Cumbreri buruzko proiekturik aurkeztu”.
Aieteko jauregirako aurreikusten dena “Europa mailan aitzindaria” izango dela nabarmendu du Insaustik, eta proiektu “serioa” dela eskuartean dutena: “Lagapenarekin lanean jarraitzen dugu, eta nahiko nekeza ari da izatean. Espainiako Gobernuak proiektu bat eskatu digu, eta hori da aurkeztuko duguna”.
Espainiako Gobernuan egon daitekeen balizko aldaketari dagokionez, alkatea “baikor” eta “ilusioarekin” agertu da. “Hitza eman digute, eta aldaketa hori eman aurretik, dena bideratu ahal izatea espero dugu”, adierazi du.

