Bera Berak Kanaria Handia gainditu beharko du Europako Ligako ligaxkara sailkatzeko
Bera Beraren eta Kanaria Handiaren arteko partida bat.Bera Bera Europako Eskubaloi Federazioak (EHF) Europa Ligako hirugarren kanporaketaren zozketa egin du gaur goizean, Vienan, eta Bera Berari arerio ezagun bat egokitu zaio. Donostiako eskubaloi taldeak Kanaria Handia izango du aurrez aurre. Horrela, liga bereko lehiakide bat gainditu beharko dute multzoen ligaxkara sailkatzeko.
Joanekoa azaroaren 7an edo 8an jokatuko da Telden, eta itzulerakoa 14an edo 15ean, Gaska kiroldegian. Hain zuzen ere, etxeko faktorea izango du Bera Berak, eta abantaila hori aprobetxatzen ahalegindu beharko dira.
Iraila hasieran, Bera Berak Espainiako Superkopako finala galdu zuen Kanaria Handiaren aurka. Aldiz, duela gutxi ligan elkarren aurka jokaturiko neurketan, donostiarrek kanariarrak menderatu zituzten, Telden bertan (24-26). Beraz, kanporaketa bizia eta lehiatua izango da.

