Sabino Ormazabal omendu dute Nafarroako Larrainxarra muinoan
Sabino Ormazabali omenaldia, Larrainxarra muinoan, Nafarroan.Alfonso Aranda/Eguzki Abuztuan zendu zen Sabino Ormazabal kausa askotako militante donostiarra (1953-2026), 72 urte zituela. Horrela, bere omenezko ekitaldia antolatu zuen haren familiak Nafarroako Larrainxarra muinoan, pasa den igandean, hilaren 11n. Hain zuzen ere, Orhi mendiari begira egin zuten omenaldia, Orhiko xoria, Orhin laket lelopean.

Sabino Ormazabali omenaldia, Larrainxarra muinoan, Nafarroan. Fermin Muguruza musikariak hartu zuen hitza, besteak beste.Alfonso Aranda/Eguzki

Sabino Ormazabali omenaldia, Larrainxarra muinoan, Nafarroan. Markel Ormazabal semeak hartu zuen hitza, besteak beste.Alfonso Aranda/Eguzki
Ekitaldian, hitza hartu zuten, besteak beste, Sabino Ormazabalen seme eta Donostiako Udaleko EH Bilduren zinegotzi Markel Ormazabalek eta Fermin Muguruza musikariak. Eguzki erakunde ekologistako kideak ere bertan egon ziren: “Azken(aurreko) agurra egin genion Sabino Ormazabali, bereziki kuttuna zuen txoko batean, Orhi begira genuela”, nabarmendu dute ekologistek, sare sozialetan.
Donostian, abuztuan bertan egin zuten agur ekitaldi jendetsu eta hunkigarria, Gladys Enea parkean. Hemen irakur dezakezue albistea, baita irudi bilduma ikusi ere.

