61. Behobia-Donostia lasterketa, iruditan
Korrikalari ugari, Bulebarreko helmugan.Joseba Parron San Sebastian Bidea da helmuga. Behobia-Donostian, ordea, Bulebarreko helmuga zeharkatzea izan ohi da helburua. Iristeko moduak askotarikoak izan ohi dira: sufrituak, alaiak, zailak, gozatuak, gogorrak, eramangarriak, biziak, geldoak eta beste. Lasterkarien aurpegiek erakutsi ohi dute hori, normalean.
61. Behobia-Donostian 26.000 korrikalarik baino gehiago bete dute Behobiatik Donostiara bitarteko 20,1 kilometroko distantzia. Eguraldi ona izan dute bidelagun, nahiz eta une batzuetan eguzkiak dezente berotu duen. Beraz, itzalgunean estimatuko zituzten batzuek.
Lasterketaren azken metroetako, helmugako eta inguruetako argazkien bilduma osatu du Joseba Parron San Sebastianek:

