Herrera, Mirakruz gainera abiatu aurreko momentua
61. Behobia-Donostia lasterketa, Herreran.Inaxio Esnaola Ibilbidea aldatu zenetik, Behobia-Donostia lasterketaren une erabakigarrienetako bat Herreran gertatzen da. Mirakruz gainera abiatzeko unea iristen da korrikalarientzat; azken igoera. Era berean, lasterketa Donostian sartzen denetik gertu dago. Izan ere, Altzako Buenavista auzunean barneratzen dira korrikalariak hirian, Behobia, Lezo, Errenteria eta Pasaia zeharkatu ondoren.
Herreran, bost bat kilometrora izaten dute helmuga parte hartzaileek, azken esfortzuari ekiteko momentua. Hain zuzen ere, argazki bilduma bat osatu dugu leku horretan bizitakoa erakusteko.

