Bertan behera utzi dute Larratxoko etxegabetzea
Astearte arratsaldean egindako agerraldian eman zuten albistearen berri.Etxebizitza Sindikatu Sozialista Etxebizitza Sindikatu Sozialisak Altzako Larrotxo auzuneko familia batek etxegabetzea gelditzea lortu du. Astelehenean epaileak zaurgarritasun txostena aintzat ez hartzea eta etxegabetzearekin aurrera jarraitzea erabaki bazuen ere, atzo, ezagutarazi zuen sindikatuak bertan behera utzi zutela. Konponbidea sindikatuaren antolakuntzari eta bai Larratxoko bai inguruko auzokideekin batera egindako lanaren emaitza da, eta “egindako presioari esker”, gainera, udalak bizitoki alternatiba bat eskaintzea ere lortu du: Etxegintzaren etxebizitza bat familia osoarentzat. “Beste behin antolatzeak merezi duela erakutsi dugu”, adierazi zuten atzo arratsaldeko prentsaurrekoan.
Halaber, udalaren jarrera salatu zuten, egindako adierazpenetan egoera kudeatzen eta alternatibak bilatzen asteak daramatzala adierazi duelako, baina familiak astelehen arratsaldea arte “inolako proposamenen berririk” izan ez zuelako. Are gehiago “oraindik ez daki etxebizitza alternatiba hori noiztik eta noiz arte eskainiko dioten”.
Gogoratu zutenez, urria hasieratik zuen udalak kasuaren berri –urriaren 29an publiko egin aurretik—, beraz, agerian utzi du arazoa “borondate politiko falta” dela, eta ez baliabide falta. “Haien hauteskunde-interesak jokoan ikusten dituztenean, haien interesak agerian geratzea saihestu nahi dutenean bakarrik mugitzen dira”.
Konponbidearekin pozik badaude ere, “gaurko ogia eta biharko gosea” dela nabarmendu zuten, eta etxebizitza eskubidea bermatzea lortzeko bidea “antolakuntza eta borroka” direla, berretsi dute. Horregatik langile klase osoari dei egin zioten borrokara batzeko eta gaurko grebarekin bat egitera.

