Ander Barrenetxeak agur esan dio denboraldiari
Ander Barrenetxea Realeko jokalaria.Reala Realak jokalari garrantzitsu baten hutsunea izango du sasoi bukaera bitarte. Ander Barrenetxea donostiarrak min hartu zuen Rayo Vallecanoren kontrako partidan, eta mediku azterketek agerian utzi dute aurreikuspenik okerrena. Eskuineko hankako iskiosulararen tendoian lesio larria du, eta ebakuntza egongo diote bihar, Madrilgo Vithas ospitalean.
Klubak ez du argitu zenbat denbora beharko duen osatzeko, baina halako lesioen errekuperazioa bost eta sei hilabete ingurukoa izan ohi da. Hori dela eta, Barrenetxeak zail dauka denboraldi honetan berriz ere jokatzea.
Maila eta sasoi onean zebilen 24 urteko donostiarra. Guztira, hamalau partidatan parte hartu du, ligan eta Europa ligan —801 minutu jokatu ditu—. Bi gol egin ditu eta hiru asistentzia eman ditu —azken biak Oskarsson aurrelariak gola egiteko—.

