Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?
euskararen eguna

Aitor Mendiluzek eta Nerea Elustondok girotuko dute Bidebietako bertso bazkaria

Aitor Mendiluze aise gailendu da Illunbeko bertso saioan.Bertsozale

Euskararen Egunaren ospakizunen barruan, bertso bazkaria antolatu du Eltzegor elkarteak Bidebietan. Hitzordua bihar izango da, azaroaren 28an, 14:30ean, Serapio Mujika kaleko 20. zenbakian dagoen Uliazpi elkartean.

Bazkalostea girotzeko bi bertsolari ezagun igoko dira oholtzara: Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo. Antolatzaileek auzotarrei eta bertsozaleei dei egin diete euskararen aldeko jai giroko topaketa honetan parte hartzera.

Tiketak eta prezioak

Bazkarirako sarrerak 20 euroko prezioa du helduentzat, eta 15 eurokoa 10 urtetik beherako haurrentzat. Oraindik izena eman ez dutenek bi bide dituzte tiketak eskuratzeko edo erreserba egiteko: Bidebietako Erreka eta Guardaplata tabernetan bertan erosita, edo eltzegor@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

HITZAkide HITZAkide